Erromako Ituna (1957)

Erromako Ituna
Irudia
Motaconstitutive treaty (en) Itzuli
Europar Batasuneko ituna
Data1957ko martxoaren 25a
Indarrean sartze1958ko urtarrilaren 1a
Sinatzailea

Erromako Ituna nazioarteko itun bat izan zen, Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak Erroman sinatu zutena 1957ko martxoaren 25ean. Europako Ekonomia Erkidegoaren sortze-hitzarmena izan zen, 1958ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zena.[1]

Egun eta toki berean EURATOM (Energia Atomikorako Europako Erkidegoa) sortzeko ituna ere sinatu zen. Hori dela eta, sarritan Erromako Itunak izena pluralean erabiltzen da, bi itunak barne hartu nahi direnean. Europako Erkidegoaren eratzaileetako bat izan zen, 1951n Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuen Parisko Itunarekin batera.

  1. Europako Batasunaren historia. Argia astekaria, 2004ko apirilak 4, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-19).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne