Espainiar nazionalismo

Espainiar nazionalismoa Espainiaren kultur eta politika batasunaren alde egiten duen ideologia da. Nazionalismo hori hertsiki lotuta dago Espainiako estatu zentralista modernoaren ezarpen eta goraldiarekin, eta atxikia du gaztelaniaren aldeko estatu barruko hizkuntz uniformizazioa eta hedakuntza.

Mendebaldeko Europako beste erresuma batzuetan bezala, Erdi Aroaren amaieran erein ziren Espainiako estatu-nazioaren haziak[oh 1], Gaztelako monarkia eta haren balioak oinarri hartuta. Aditu gehienen ustetan, Iberiar Penintsulako Gerran jaio zen ideologia moduan, liberalismoarekin batera.[1] Espainiako estatu modernoaren zuzenbide oinarri ideologikoek Frantziakoetatik edaten dute; espainiar nazionalismoak, ordea, liberalismoa gabe Antzinako Erregimeneko monarkiaren jarrera autoritarioa zein sinbologia katolikoa lehenetsi ditu.

Uztarria eta geziak, Errege-erregina Katolikoen ikurra eta Espainiako batasunarena ere[2]

Egungo espainiar nazionalismoak 1876ko Canovas del Castilloren konstituzioarekin hartu zuen gorputz instituzionala, eta ia automatikoki Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruak desagerrarazi zituen. XIX. mendearen amaieran, Espainiako estatuaren barnean beste ideologia nazionalista batzuk sortu ziren, nazio bakarraren ideiaren kontra borrokatu zirenak.[3]


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. Álvarez Junco, José. (2001). Mater dolorosa. La idea de España en el siglo XIX. Madril: Taurus.
  2. Parkins, Wendy. (2002). Fashioning the body politic: dress, gender, citizenship. Oxford: Berg, 178 or..
  3. Peces-Barba, Gregorio. (2010-11-23). «Los nacionalismos en España» El País.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne