Espermatogenesi

Espermatogenesia espermatozoideak sortzen dituen prozesua da, hots, gizonezkoen gametogenesia. Hozi-zelula diploideetatik abiatuta sortzen dira espermatozoide haploideak, gizonezkoen gonadetan, testikulu edo barrabiletan[1], hain zuzen ere.

Espermatogenesia enbrioi-fasean hasten da: zelula germinal primordialak gonadetara joan, mitosiz zatitu eta espermatogoniak eratzen dituzte. Ugaztunetan, espermatogonien garapena barrabiletan dauden 250-1000 hodixka seminiferoetan gertatzen da. Espermatozoideen eraketa sexu-heldutasunarekin hasten da, pubertaroan, eta zahartzarora arte luzatzen da. Nahiz eta prozesu jarraitua izan, urteak aurrera joan ahala, gizonezkoen espermatozoideen kopurua etengabe jaisten da, desagertu arte[2] [3].

  1. de Kretser, D.M.; Loveland, K.L.; Meinhardt, A.; Simorangkir, D.; Wreford, N.. (1998-04-01). «Spermatogenesis» Human Reproduction 13 (suppl 1): 1–8.  doi:10.1093/humrep/13.suppl_1.1. ISSN 0268-1161. (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  2. (Ingelesez) Sharma, Sachin; Hanukoglu, Aaron; Hanukoglu, Israel. (2018-04-01). «Localization of epithelial sodium channel (ENaC) and CFTR in the germinal epithelium of the testis, Sertoli cells, and spermatozoa» Journal of Molecular Histology 49 (2): 195–208.  doi:10.1007/s10735-018-9759-2. ISSN 1567-2387. (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  3. The Functional Anatomy of the Spermatozoon. 1975  doi:10.1016/c2013-0-05665-4. (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne