Etnozentrismo

Etnozentrismoa kultura ikusmolde bat da, non norberaren gizataldea den guztiaren zentroa eta eredua, beste gizatalde guztiak neurtzeko eta sailkatzeko.[1] Beste modu batera esanda, etnozentrismoa talde bakoitzak duen ohitura bat da, uste izatekoa bere kultura hobea dela besteena baino.[2] Etnozentrismoak norbere kultura bihurtzen du eredu eta horrekin neurtzen dira beste kultura guztiak eta on edo txartzat kalifikatzen dira; aurrerakoi edo atzerakoi, itxurazko edo itxuragabe dira norberaren antzekoak edo desberdinak diren heinean.

Etnozentrismoa fenomeno unibertsala da, gizarte guztietan gertatzen da, baita gizarte baten barruan dauden azpitaldeen artean ere.[3] Hala, badakigu instituzio edo elkarteek (anaidi, eliza, kolegioak...) euren organizazioaren prestigioa soberesten dutela.[4]

Franz Boas eta Bronisław Malinowski antropologoek uste zuten zientziek, zientzialariak gizabanako gisa zuen etnozentrismoa gainditzen lagundu behar ziotela. Boasek kultura-erlatibismoaren kontzeptua garatu zuen, eta Malinowskik funtzionalismoa ezarri zuen kultura desberdinen ikerketa ez etnozentrikoak egiteko jarraibide gisa. Antropologia ez etnozentrikoaren adibide dira Malinowskiren The Sexual Life of Savages, Ruth Benedicten Patterns of Culture eta Margaret Meaden Coming of Age in Samoa liburuak.

  1. (Ingelesez) Sumner, William Graham: Folkways: a study of the sociological importance of usages, manners, customs, mores, and morals (Boston: Ginn and Co., 1906)
  2. Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU.80. or.
  3. Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU.81. or.
  4. Caplow, Theodore (1964): Principles of organization. 123. or.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne