Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Euskal Institutua
Euskara. Kultura. Mundura.
Datuak
Motaerakunde publikoa eta argitaletxea
Agintea
ZuzendariaIrene Larraza
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2010eko urriaren 29a
webgune ofiziala
Twitter: etxepareEU Instagram: etxepareinst Edit the value on Wikidata

Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzak sortutako erakunde publikoa da[1]. Bernat Etxepareri, Linguae Vasconum Primitiae (1545), euskaraz idatzitako lehen liburuaren egileari, zor dio izena Institutuak. Euskaraz inoiz izkiriatutako lehen liburu hartan jasoa dago Etxepare Euskal Institutua definitzen duen esaldi ospetsua: “Heuscara / Ialgi hadi mundura”. Gaur egun, slogan hori berritu egin du institutuak: “Euskara. Kultura. Mundura”.

Bere xedea da nazioartean euskara eta euskal kultura eta sorkuntza sustatu eta ezagutzera ematea, eta hauen bidez, beste herrialde eta kulturekin harreman iraunkorrak eraikitzea. Horretarako kalitatezko jarduera artistikoak sustatu, eta sortzaile, artista eta kultur eta sektoreetako profesionalen mugikortasuna bultzatzen du, baita euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza ere.

Euskal hizkuntza eta kulturaren enbaxadorea da Etxepare Euskal Institutua, eta kanpoan euskal sortzaileen berri izan dezaten lan egiten du, bai eta literatura, antzerkia, dantza, zinea, musika, artea bere hainbat adierazpenetan eta euskara hedatzeko ere.

Halaber, 'nazioarteko eragileekin elkarlana sustatzen du eremu kultural eta akademikoan. Horretan guztian estuki lan egiten du Euskadiren kanpo ordezkaritzekin.

Institutuak 2010eko urriaren 29an ireki zituen bere ateak Donostiako Prim kaleko bulegoetan. 2015eko irailean Etxepare Euskal Institutua erakundearen behin betiko egoitzara joan zen, Donostiako Tabakalera eraikinean.

Irene Larraza da Institutuko Zuzendari Orokorra (Aizpea Goenagari eta Miren Arzalluzi erreleboa hartu die); Garbiñe Iztueta Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria, eta Imanol Otaegi Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria[2][3].

Erakunde hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bultzatzen du. Eusko Legebiltzarrak 2007ko apirilaren 20an onartu zuen 3/2007 Etxepare Euskal Institutua sortze eta arautzeko Legeak eratu zuen Etxepare Euskal Institutua[4].

  1. https://www.berria.eus/albisteak/16464/euskara-eta-euskal-kultura-nazioartean-hedatzeko-etxepare-euskal-institutua-sortuko-du-jaularitzak.htm
  2. https://www.eitb.eus/eu/telebista/osoa/865303/aizpea-goenaga--etxepare-euskal-institutua-/
  3. https://www.berria.eus/paperekoa/5002087/035/003/2017-12-19/miren-arzalluzek-utzi-egingo-dio-etxepare-euskal-institutua-zuzentzeari.htm
  4. https://www.euskadi.eus/entitatea/instituto-vasco-etxepare-euskal-institutuabasque-institute/web01-a2ogafin/eu/

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne