Euskal Herriko futbol selekzioa

Euskal Herriko futbol selekzioa
Herrialdea  EH
Sorrera 1930
Entrenatzailea Euskal Herria Jagoba Arrasate
Izaera Ez ofiziala / Aldarrikapen fasean
Lehen nazioarteko
partida
Euskal Herria Selección Norte 6 - 1 Katalunia Katalunia
Bilbo, 1915eko urtarrilaren 3a
Euskal Herria Euskal Herria 1 - 0 Katalunia Katalunia
Bartzelona, 1930eko ekainaren 8a
Emaitzarik onena Euskal Herria Euskal Herria 11 - 1 Danimarka Danimarka
Kopenhage, 1937ko abuztuaren 29a

Munduko txapelketa 2026

Emaitzarik okerrena Euskal Herria Euskal Herria 1 - 5 Hungaria Hungaria
Gasteiz, 1980eko abuztuaren 3a
Golegile onena Aritz Aduriz (12)
Partida gehien Xabi Prieto (14)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
EFF, Esait
2011ko Tunisiaren aurkako partida.

Euskal Herriko futbol selekzioa 1930ean sortu zen, Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatu eta txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatzeko talde bat izateko asmoz. Honez gain, 1995ean selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen zuen talde bat sortu zen, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT), 2015ean desegin zena. Gaur egun (2021ean) Gu ere bai taldea da ofizialtasunaren aldarrikapena bizirik mantentzen duena [1]

2014ko eta 2015eko abenduetan, Kataluniako futbol selekzioaren aurka desafio bikoitza jokatu du, elkarrekin 1915ean jokaturiko partidaren ehungarren urteurrena ospatzeko (orduan Selección Norte izena bazuen ere). Emakumezkoetan eta gizonezkoetan izan dira partidak eta desafio bietan Trofeu del Centenari kopa eskuratu du.

  1. Gu ere bai

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne