Euskaldun

Artikulu hau herriari nahiz etniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskalduna».
Euskaldunak
Biztanleak guztira
800.000 inguru[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Euskal Herria
Euskal Autonomia Erkidegoa: 600.058
Iparralde: 51.100
Nafarroako Foru Erkidegoa: 62.977
Hizkuntza
Euskara, pertsona bat euskaldun egiten duena. Gehienek badakite gaztelaniaz edo frantsesez ere.
Erlijioa
Katolizismoa, protestantismoa, agnostizismoa eta ateismoa.[2]
Zerikusia duten beste giza taldeak
Ezezagunak.

Euskaldunak Euskal Herrian bizi den jatorri ez indoeuroparreko Europako herria dira, ezaugarri nagusi gisa euskara duena. Halaber, euskaldun euskal hiztunari deritzo: hain zuzen, euskaldun izenaren adiera arruntena horixe da, «euskaraz dakiena».

Euskal Herriko biztanleei euskal herritar deritze. Basko eta euskotar hitzak ere erabili izan dira inoizka[3].

  1. Eusko Jaurlaritza: V. Inkesta Soziolinguistikoa, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2011.
  2. GIZAKER: Caracterización de los vascos/as ante la fe y religión, EITB, 2006.
  3. «basko - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne