Euskalmet

Euskalmet
Datuak
Motaerakunde publikoa eta meteorological service (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1990eko ekainaren 19a
webgune ofiziala
Twitter: Euskalmet Youtube: UCt6wuc7cfsc6GgQO9HEl-nQ Edit the value on Wikidata

Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentzia Eusko Jaurlaritzaren meteorologia agentzia da. Gasteizko Miñaoko teknologia parkean du egoitza. Bere zereginak, Euskal Herria osorako eguraldiaren prebisio eta mapak, prezipitazio, tenperatura eta radarren datuak eskeintzea dira. Horrez gain, itsasoaren egoera eta bost egunerako iragarpenak ere ematen ditu.

Bere webgunean Euskal Autonomia Erkidegoan zehar banaturiko estazio meteorologikoetako datuak kontsulta daitezke. Euren artean, jausitako prezipitazio, neurturiko tenperatura eta atmosferako hodeien egoera. Datuok hamar minututako maiztasunarekin eguneratzen dira. 2005an Euskalmetek prezipitazioen intentsitatea aztertzeko radar bat ezarri zuen Arabako Kapildui mendian.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne