Euskararen Foru Legea

Foru Legearen araberako hizkuntza zonifikazioa, 2017ko aldaketekin

Euskararen Foru Legea (gaztelaniaz: Ley Foral del Euskera) Nafarroako Parlamentuak euskal hizkuntzak Nafarroa Garaian duen estatusari buruz 1986an onartutako —eta geroztik hainbatetan aldatutako— legea da, eremuka euskararen ofizialtasuna sailkatzen duena, eta horren arabera hezkuntza arloan eta administrazioan haren presentzia edo absentzia ezartzen duena.

Legea aurrera atera zuten urte hartako abenduan, aldeko 29 botorekin (tartean, PSN eta UPNren parlamentari batzuk), aurkako 3rekin (EA), eta 11 abstentziorekin (tartean, HBko sei parlamentarirenak, erabakia baitzuen Hego Euskal Herriko bi autonomia erkidegoetako parlamentuetan parte hartzeari uko egitea).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne