Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarra
Parlamento Vasco/Eusko Legebiltzarra
XIII. legegintzaldia
Mota
MotaErkidegoko ganbera
Zuzendaritza
MahaiburuaBakartxo Tejeria (EAJ)
2012. urtetik
1. mahaiburu-ordeaSusana Corcuera (PSE-EE)
2024. urtetik
2. mahaiburu-ordeaEva Blanco (EH Bildu)
2020. urtetik
1. idazkariaJon Aiartza (EAJ)
2024. urtetik
2. idazkariaEraitz Saez de Egilaz (EH Bildu)
2024. urtetik
Osaketa
Eserlekuak75

Alderdi politikoak
Jarduneko jaurlaritza (39)

Oposizioa (37)

Hauteskundeak
Bozketa sistema25 eserlekuko 3 barruti, D'Hondt metodoa erabiliz
Azken hauteskundeak2020ko uztailaren 12an
Batzarlekua
Eusko Legebiltzarraren eraikina
Becerro de Bengoa kalea, Florida parkea,
 Gasteiz (Araba)
Webgunea
www.legebiltzarra.eus

Eusko Legebiltzarra Euskadiko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak ordezkatzen ditu, eta gaur egun 75 eserleku ditu: 25 eserleku, autonomia erkidegoa osatzen duen herrialde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Lau urtean behin, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek sufragio unibertsalaren bitartez hautatzen dituzte 75 legebiltzarkide horiek.

2016ko urriaren 21ean bere XI. legegintzaldiari ekin zion. 2020ko otsailaren 11n legebiltzarra desegin zen, 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrerapena zela eta. Hauteskundeak egin arte diputazio iraunkorra egongo da indarrean (22 kideː 8 EAJ, 5 EH Bildu, 4 Elkarrekin Podemos, 3 PSE-EE eta 2 PP).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne