Extremadurera

Extremadurera edo extremeñoa
Lengua estremeña — Barranquênhu — Ehtremeñu
Asturleonera hizkuntza-taldea. Behean, berdez, extremadureraren hedapena.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia
Hiztunak200.000 Ethnologue-ren arabera (Ez dago estatistika zehatzik, eta hiztunak oso gutxi izatea daiteke)
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
EskualdeaCáceresko ipar-mendebaldea eta Salamancako hegoaldeko herri batzuk
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
Castilic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3ext
Ethnologueext
Glottologextr1243
Wikipediaext
IETFext

Extremadurera edo extremeñoa (estremeñu, artuestremeñu) Extremadurako ipar-mendebaldean eta Salamanca hegoaldeko herri batzuetan mintzatzen den hizkuntza modalitatea da. Extremadurako hizkuntzen artean, bertakoa kontsideratu daitezkeen bien artean bat da hau, bestea fala delakoa delarik.

Extremadurera asturleoneraren hizkuntz eremuan sartu ohi da Kantabriera, mirandera, asturiera eta leonerarekin batera, gaztelaniarekin hainbat ezaugarri partekatuz. Zentzu honetan, kantabriera bezala, asturleonera eta gaztelaniaren arteko trantsiziozko hizkuntzatzat jo ohi da extremadurera.

Ez du inolako ofizialtasunik edo onarpenik, nazioarteko erakunde batzuek hizkuntzatzat jotzen duten arren (SIL zeinua badu, adibidez). Hala ere, badirudi extremadurera ez dela belaunaldi berrietara transmititzen ari eta, beraz, galtzeko arrisku larrian dagoela.

Extremadurera ez dugu castuoarekin nahastu behar, Extremadurako gaztelaniaren dialektoarekin, alegia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne