Faiantza

Buztin fin eta beiraztatuz eginiko platera (maiolika) irudi tradizionalekin, Faenzan egina.

Faiantza edo toska kanpoaldea beiraztatua duen zeramikazko materiala da. Izenaren jatorria Ravena ondoko Faenza hiriaren aldaeratik dator.

Zeramika hau, aurretik, ash izeneko landare bat edo natroia bezalako alkalino erako material eranskari batekin nahasten zen hondarra edo kuartzo bikortsuz eginiko ore batetik abiatuta lortzen zen. Ondoren, orea labe batean berotzen zen, non, nahasketa horretako osagai sodikoa kanpoan kontzentratzen zen, gainazalean amaiera beirakara eder bat zuen zatia lortuz.

Kolorerik ohikoenak honako hauek dira: urdin argia, urdin berdexka eta okrea. Kolore hauek, kobre, burdin, kobalto eta manganeso pigmentuak erabiliz lortzen ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne