Fozea

Fozea[1] (antzinako grezieraz: Φώκαια) Asia Txikiko hiri grekoa da, gaur egun Turkian dagoena. Antzinan Phocaea edo Phokaia deitzen zitzaion herria gaur egun Foça edo Eskifoça dago, Esmirnako golkoan.

Bere izena foka (animalia) hitzetik dator, hiriaren sinboloa izan zena. Eritrea eta Teos-eko kolonoek fundatuta K. a. VIII. mendean. Portu garrantzitsua izan zen eta Mediterraneo mendebaldeko herrialdeekin tratu handiak mantendu zituen: Massalia (Marseilla), Niza, Tartessos, Emporion (Empúries), Alalia (Korsika) eta Velia.)

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne