Frantziako Laugarren Errepublika

Frantziako Errepublika
République française
1946 – 1958
Errepublika
Frantziako bandera

Frantziako armarria

Geografia
HiriburuaParis
Kultura
Hizkuntza(k)frantsesa
ErlijioaErlijio ofizialik gabe
Historia
Hasiera1946
Bukaera1958
Aurrekoa
Frantziar Errepublikaren behin-behineko gobernua
Ondorengoak
Frantzia
Aljeria

Frantziako Laugarren Errepublika (frantsesez: La Quatrième République) Bigarren Mundu Gerra eta 1958 artean Frantzian izandako gobernu errepublikarra izan zen. Hirugarren Errepublika ordezkatu zuen eta, nolabait, arazo berak pairatu zituen. Frantziak 1946ko urriaren 13an Laugarren Errepublikako Konstituzioa onartu zuen.

Orduko Frantziak garapen ekonomiko izugarria izan zuen eta gerra osteko industriaren bilakaera horrek Europako Batasuna finkatu zuen. Nahiz eta gobernua sendotzeko saiakerak egin, gerra baino lehenagoko ezegonkortasun politiko bera jasan izan behar zuen. Gainera deskolonizazioak arazo berriak eman zizkion. Arazo guzti hauen emaitzak errepublikaren kolapso eta erreferendum batek legezkotzat jo zuen coup d'état izan ziren, 1958ko urriaren 5ean Bostgarren Errepublika sortu zutenak.[1]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman crozier izeneko erreferentziarako

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne