Gaixotasun kardiobaskular

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gaixotasun kardiobaskular
Deskribapena
Motadisease of anatomical entity (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaKardiologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakKolekaltziferol
Identifikatzaileak
GNS-9-MK429.2
GNS-10I51.6
DiseasesDB28808
MeSHD002318
Disease Ontology IDDOID:1287

Gaixotasun kardiobaskularra[1] terminoa arteria koronarioetako gaixotasun mota guztiei deitzeko erabiltzen dugu; gaixotasun horiek bihotzarekin edo odol-hodiekin (arteriak eta zainak) lotzen ditugu. Termino honek sistema kardiobaskularrari eragiten dion edozein gaixotasun deskribatzen du (MeSH-n arabera), normalean arteriosklerosiarekin (arterietako gaixotasunak) zerikusia dutenak aipatzeko erabiltzen da. Guztiek kausak, mekanismoak eta antzeko tratamenduak dituzte. Praktikan, kardiologoek, zirujau kardiotorazikoek (zirujau baskularrak), neurologoek eta esku hartzeko erradiologoek gaixotasun hauen aurkako tratamendua ematen dituzte, tratatutako sistemaren eta organoaren arabera. Lotura handia dago espezialitate guzti horien artean, eta ohikoa da ospitale berean espezialista desberdinak behartzea.[2]

Herrialde gehienek gaixotasun kardiobaskularren gero eta tasa handiagoak dituzte. Gero eta estatubatuar gehiago hiltzen dira bihotzeko gaixotasunez minbiziaz baino.

Gaixotasun kardiobaskularrak Estatu Batuetan eta Europako herrialde gehienetan heriotza eta desgaitasunaren lehen kausa dira (2005era arteko datuak). Azterketa historiko zabal batek kalte baskularrak nerabezarotik pilatzen direla adierazten du, lehen mailako ahaleginak haurtzarotik beharrezkoak izanda. Duela gutxi egindako ikerketa baten arabera, 2011n munduan gaixotasun kardiobaskularren ondorioz 17 milioi pertsona baino gehiago hil ziren.

Arrisku-faktore nagusien artean adina, tabakismoa, ariketa fisikorik eza, dieta desorekatuak (gantz-azido aseetan, gantz-azido trans eta gatzetan altuak, eta fruta, barazki eta arrainetan baxuak) eta diagnostikatu gabeko gaixotasun zeliakoa (edozein organori eragin diezaioke eta digestio-sintomarik gabe egin dezake) daude.[3]

  1. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]
  2. Maton, Anthea. (1993). Human Biology and Health. Englewood Cliffs, New Jersey: Prentice Hall ISBN 0-13-981176-1..
  3. (Ingelesez) Global atlas on cardiovascular disease prevention and control. Policies, strategies and interventions. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne