Galietako Inperioa

Galietako Inperioa (latinez Imperium Galliarum) Erromatar Inperioaren historian, Hispania, Germania, Britania eta Galia probintziek osatu zuten inperioa izan zen. Inperio honetako lehen enperadorea, Postumo izan zen. Ordura arte, Inperio osoa, Hispaniatik Judeara, erabat batuta egon zen, baina aipaturiko Postumok berak, aurreko lau probintziak Inperiotik atera zituen, Galietako Inperioa osatzeko, Erromatar Inperioko Enperadorearen agintetik at geratuz. Inperioaren lehen zatiketa hau, Galieno enperadore zelarik gertatu zen[1].

  1. (Ingelesez) Wasson, Donald L.. «Postumus» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne