Galizia

Galizia
Galicia
Os Pinos
Fitxategi:Himno de Galicia.ogg

Galiziako bandera

Galiziako armarria
Geografia
HiriburuaSantiago de Compostela
42°52′48″N 8°31′48″W
Hiririk handienaVigo
Azalera29.574
Punturik altuenaPena Trevinca
KontinenteaEuropa
MugakideakAsturiasko Printzerria, Gaztela eta Leon eta Iparraldeko eskualdea
Administrazioa
PresidenteaAlberto Núñez Feijóo (PPdeG)
Galiziako Xuntako PresidenteaAlfonso Rueda
LegebiltzarraGaliziako Parlamentua
Epai autoritateaHigh Court of Justice of Galicia (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.695.645 (2021)
−7.645 (2018)
Dentsitatea91,15 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1981eko apirilaren 28a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
Internet domeinua.gal

Galizia[1] (galizieraz Galicia edo Galiza, gaztelaniaz Galicia) Iberiar penintsularen ipar-mendebaleko ertzean dagoen herrialdea da. Politikoki, Espainiako autonomia erkidegoetako bat da. Mugakide ditu mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Kantauri itsasoa, ekialdean Asturias, León eta Zamora, eta hegoaldean Portugal.

2015ean 2.734.915 biztanle zituen, gehienak hiriguneetan: A Coruña eta Vigon bereziki, baina baita Ourense, Lugo, Santiago de Compostela, Pontevedra eta Ferrol hirietan ere.

Berezko hizkuntza galiziera du, portugesaren jatorri berbera duena, eta gaztelaniarekin batera ofizialtasuna du. Hiriburua Santiago de Compostela da, bertan boterearen organorik gorena den Galiziako Xunta dago, Galiziako Gobernua alegia.

  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne