Galiziera

Galiziera edo galegoa
lingua galega — galego
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia
Hiztunak3.170.000
OfizialtasunaGalizia
EskualdeaGalizia, Bierzo eta As Portelas (Gaztela eta Leon), Eo-Navia (Asturias), Jalimako bailara (Extremadura) (eztabaidatua)
AraugileaReal Academia Galega (Ofiziala)
Associaçom Galega da Língua (ez-ofiziala)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
hizkuntza galiziar-portugesak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1gl
ISO 639-2glg
ISO 639-3glg
Ethnologueglg
Glottologgali1258
Wikipediagl
Linguasphere51-AAA-ab
IETFgl

Galiziera edo galegoa[1] hizkuntza erromantzea da. Galizian (Espainia) hitz egiten da eta bertan izaera koofiziala du gaztelaniarekin batera. Halaber, Asturiaseko mendebaldean (eonaviera esaten zaio eta asturieraren eragin handia du) eta Gaztela eta Leongo erkidegoko Bierzo (Leon) eta As Portelas / Las Portillas (Zamora) eskualdeetan ere hitz egiten da, estatus koofizialik izan gabe. Horrekin batera, Extremadurako Jalimako bailarako (Caceres) hiru herritan hitz egiten den mintzaira (Extremadurako fala) galizieratzat jotzen dute hizkuntzalari batzuek.

Hiru milioi lagun inguruk hitz egiten dute galiziera.

Portugesarekin batera, sistema linguistiko bakarra osatzen du, galego-portugesa, bi hizkuntza horien arteko antzekotasunak handiak baitira. Gauzak horrela, zenbait autoreren ustez, Portugal iparraldean mintzatzen dena ere galizieratzat jo beharko litzateke[2].

Zenbait sektorek (erreintegrazionista edo lusista deituak) galizierarako beste idaztarau bat proposatzen dute, portugesetik gertuago dagoena. Sektore horiek Associaçom Galega da Língua elkartean biltzen dira batik bat.

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-14).
  2. Galiziera Ethnologue-n (2008ko maiatzaren 19an ikusia)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne