Genozidio

Srebrenicako masakrearen omenezko oroitarriak.

Genozidioa gizatalde baten suntsiketa sistematiko eta berariazkoa da, erlijio-, arraza- edo politika-arrazoiengatik egiten dena.[1] 1948an, Nazio Batuen Genozidioaren Konbentzioak honela definitu zuen genozidioa: «talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako bost ekintzetako edozein». Bost ekintza hauek ziren: taldeko kideak hiltzea, kalte fisiko edo mental larriak eragitea, taldea suntsitzeko helburua zuten bizi-baldintzak ezartzea, jaiotzak eragoztea eta haurrak taldetik kanpo indarrez eramatea. Biktimak talde bateko kide direlako aukeratzen dira, ez zoriz.[2][3][4]

Ezegonkortasun Politikoari buruzko Lan Taldearen ustez, 1956 eta 2016 artean 43 genozidio gertatu ziren, eta 50 milioi heriotza inguru eragin zituzten[5]. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzak kalkulatu zuen beste 50 milioi lekuz aldatu zituztela indarkeria-aldi horiek 2008ra arte. Genozidioa, bereziki genozidioa eskala handian, giza gaiztakeriaren epitomea da[6][7][8]. Etiketa gisa, polemikoa da, moralizatzailea delako[9], eta kategoria moral gisa erabili da 1990eko hamarkadaren amaieratik[10].

  1. «Genozidio». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-11-13.)
  2. «United Nations Office on Genocide Prevention and the Responsibility to Protect» www.un.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  3. (Ingelesez) «What Is Genocide?» Voice of America 2016-03-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  4. Convention on the Prevention and Punishment of the Crime of Genocide art. 2, 78 U.N.T.S. 277, 9 December 1948.
  5. Anderton, Charles H., ed. (2016). Economic aspects of genocides, other mass atrocities, and their prevention. Oxford University Press ISBN 978-0-19-937829-6. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  6. Towner, Emil B.. (2011). «Quantifying Genocide: What Are We Really Counting (On)?» JAC 31 (3/4): 625–638. ISSN 2162-5190. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  7. (Ingelesez) Lang, Berel. (2005). Roth, John K. ed. «The Evil in Genocide» Genocide and Human Rights: A Philosophical Guide (Palgrave Macmillan UK): 5–17.  doi:10.1057/9780230554832_1. ISBN 978-0-230-55483-2. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  8. Graziosi, Andrea; Rubenstein, Joshua; Szporluk, Roman; Hollander, Paul; Hardy, Jeffrey; Ellman, Michael; Rossman, Jeffrey; Naimark, Norman. (2012-07). «Perspectives on Norman Naimark's Stalin's Genocides» Journal of Cold War Studies 14 (3): 149–189.  doi:10.1162/jcws_a_00250. ISSN 1520-3972. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  9. Göçek, Fatma Müge. (2015). Denial of violence: Ottoman past, Turkish present, and collective violence against the Armenians, 1789-2009. Oxford University Press ISBN 978-0-19-933420-9. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  10. (Ingelesez) Irvin-Erickson, Douglas. (2017). Raphael Lemkin and the Concept of Genocide. University of Pennsylvania Press ISBN 978-0-8122-4864-7. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne