Germaniar herriak

Germaniar batzarra (Thing). Marko Aurelioren Zutabeko irarlan baten kopia, 193)

Germaniar herriak indoeuropar talde etnolinguistikoa dira, jatorria Iparraldeko Europan izan zuena. Germaniar hizkuntzak mintzatzea da haien ezaugarri nagusia[1].

Mendebaldeko Baltikotik hego eta ekialderantz hedatu ziren, erromatarrek geldiarazi zituzteneraino. Borrokan jardun zuten erromatarrekin askotan, eta IV. mendearen erdialdera Erromatar Inperioa hartu zuten. Germaniarren hedatze horren eragileak izan ziren, besteak beste, hazkunde demografikoa, klima beroago baten beharra, barne borrokak, etab. Klana (sippe) eta leinua ziren haien gizartearen oinarri; leinuko burua urtero hautatzen zuten. Familian aitak zuen aginpide osoa. Ezkontza emaztea erosiz egiten zen[2].

  1. Germanic peoples. Encyclopædia Britannica, Inc., britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-6-3).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne