Giza migrazio

Artikulu hau pertsonen edo herrien desplazamenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Migrazio».
Historian zehar bidaiatzeko arrazoi nagusiak elikagaiak eta segurtasuna bilatzea izan baziren, gaur egun leku berriak ezagutzeko plazeragatik bakarrik ere bidaiatzen dugu gizakiok.

Migrazioa, batzuetan migrazio mugimendua, pertsona bat jaio edo bizi den herrialde edo lurraldea utzi eta beste leku batera aldi luze baterako joatea da, han bere bizimodua hobetzeko asmoarekin gehienetan. Bi migrazio mota bereizi ohi dira, immigrazioa eta emigrazioa. Joaten direnak emigrante edo joankin[1] hitzarekin izendatzen dira; etortzen direnak, berriz, immigrante nahiz etorkin.

  1. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne