Gizarte-zientziak

Gizarte-zientziak natur zientziak deitutakoek aztertzen ez dituzten gizartea, gizakiak eta gizadiaren aspektuak aztertzen dituzten zientziak edo diziplina zientifikoak dira. Giza zientziak edo humanitateekiko metodo zientifikoaren erabileragatik bereizi ohi dira. Gizarte zientziak izen horrekin XVII. mendean onartu baziren ere, bere sustraiak eta aurrekariak gizarte pentsamenduaren sorreran daude.

Gizarte-zientzia nagusitzat ondoko hauek hartzen dira: soziologia, zientzia politikoa, antropologia, sikologia, zuzenbidea, ekonomia, historia eta filosofia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne