Gizateriaren ondare

Bizkaiko Zubia, Gizateriaren Ondarea
Munduko ondarearen logotipoa
Ekaingoko kobak Munuduko ondarea izendapena jaso zuen 2008an[1].

Munduko ondarea (Gizateriaren ondarea izenaz ezagunagoa), balio unibertsal berezia duela eta, UNESCOk hala izendatutako leku konkretua (hala nola, baso, mendi, laku, uharte, basamortu, eraikin edo hiri bat) da. Programa honek aparteko garrantzi kultural edo naturala duten lekuak identifikatzea, babestea eta gordetzea du helburu.[2]

Izendapena jasotzen duten leku edo eraikinak, Munduko Ondareen Zerrendan sartzen dira.

  1. «Munduko ondarea - Ezagutu Ekain» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
  2. World Heritage Whc.unesco.org

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne