Globalizazio

Globalizazioaren WikiProiektuaren ikurra.

Globalizazioa edo mundializazioa, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da. Globalizazioa gerta dadin, hainbat aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko jazo behar izan dira. Parametro batzuk planeta osorako neurtzen dira, Lurra unitate bat izango balitz bezala, produkzio moduak eta kapital mugimenduak mundu osoan gertatzen dira; bitartean, estatuetako gobernuak euren eragina galtzen ari dira eta gizarte zibilak hainbat mugimendu sortu ditu, globalizazio prozesuaren kalteen kontra. Egungo globalizazioa kapitalismo basatiaren zabalkuntza dela salatzen du globalizazioaren aurkako mugimenduak (altermundialista eleaz ezaguna Ipar Euskal Herrian). Ekonomia gizakiaren gainean jartzen duela diote, eta globalizazioaren ondorioz ez direla konpontzen aberatsen eta pobreen arteko aldeak.

Ikuspuntu ekonomiko batetik, merkataritzaren liberalizazioa aipatzen da globalizazioari buruz hitz egiten denean. 1910 eta 1950 urteen artean, hainbat gertakari historikok nazioarteko merkataritzari garrantzia jaitsiarazi zioten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazioarteko erakunde ekonomikoak sortu ziren Gerrak txikitutako hainbat herri berreraikitzeko eta nazioarteko merkataritzak gora egin zuen. 1970. urtetik aurrera, nazioartean gertatzen ari ziren hartu-emanen ondorioak ikusgai zeuden: bai onuren aldetik, bai kalteen aldetik ere.

«

Hemen, laburki, industri-adar moderno baten historia zirriborratu dugu, bost kontinentetan zehar garatzen den historia bat, milioika giza-bizitza hartzen dituena, leku batean krisi bezala agertzen zaiguna, beste batean gosete gisa, gerra zein iraultza bezala pizten dena, eta bidean aberastasunezko urrezko mendiak eta miseriazko amildegiak, odolez tindatutako giza-laneko izerdi jario ugariak uzten dituena. Bizitzaren ikaraldiak dira, herrien barne-muinetara heltzen diren urruneko eraginak, baina nazioarteko merkataritzaren estatistika lehorren zifrek batere islatzen ez dituztenak.

Rosa Luxemburg, 1916-1917

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

  1. Kondaira. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne