Globalizazioaren aurkako mugimendu

Mugimendu altermundialista: G8 bilkura baten aurkako protesta.

Globalizazioaren aurkako mugimendua, antiglobalizazio mugimendua, mugimendu altermundialista edo altermundialismoa neoliberalismoaren eta enpresa kapitalista handiek ezarritako globalizazioaren aurka diharduen gizarte mugimendua da, 1990eko hamarkadaz geroztik mundu osoan sortua. Talde anitz biltzen ditu, hala nola gobernuz kanpoko erakundeak, sindikatuak, emakume eta gazte elkarteak eta indigena komunitateak. Ezkerrean kokatzen badira ere, alderdi politikoetatik at sortu eta atxikitzen dira eta sare moduan, bereziki Internet baliatuz, antolatzen dira. Bere kezkak ingurumen, bakezaletasun, feminismo, pobrezia eta garapena, giza eskubideak, bidezko merkataritza eta oro har munduko herrialde garatu (edo iparra) eta azpigaratuen (edo hegoaren) arteko harremanei buruzkoa da.

Aktibista altermundialista asko globalizazioaren alde daude: ordezkaritza demokratiko hobea, giza eskubideen errespetua, bidezko merkataritza eta garapen sostengagarria bultzatuko dituen globalizazioaren alde. Beraz, nahasgarritzat dute antiglobalizazio edo globalizazioaren aurkako terminoen erabilera.[1][2][3]

Eguneroko komunikazio eta errebindikazio lanaz gainera, mugimenduaren agerraldi eta manifestazio nabarmenak dira G8ak, G20ak, Merkataritzaren Mundu Erakundeak eta herrialde boteretsuenek egiten dituzten ekonomia arloko bilkuretan.

  1. (Ingelesez) Morris, Douglas Globalization and Media Democracy: The Case of Indymedia (argitaratu aurretiko bertsioa).
  2. (Ingelesez) Podobnik, Bruce, Resistance to Globalization: Cycles and Evolutions in the Globalization Protest Movement, 2. orrialdea.
    Podobnikek hau dio:
    « the vast majority of groups that participate in these protests draw on international networks of support, and they generally call for forms of globalization that enhance democratic representation, human rights, and egalitarianism. »
  3. (Ingelesez) Stiglitz, Joseph & Andrew Charlton. 2005. Fair Trade for All: How Trade Can Promote Development. 54. orrialdea.
    Egileek hau diote:
    « The anti-globalization movement developed in opposition to the perceived negative aspects of globalization. The term 'anti-globalization' is in many ways a misnomer, since the group represents a wide range of interests and issues and many of the people involved in the anti-globalization movement do support closer ties between the various peoples and cultures of the world through, for example, aid, assistance for refugees, and global environmental issues. »

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne