Gotiko flamigero

Sainte-Chapelleren fatxada, Vincennes (1379-1480)

Gotiko flamigeroa[1] edo flanboianta[2], batzuetan gotiko garduna[2][3], gotikoaren azken zatia edo gotiko berantiarra izan zen, Europan, XIV. mendearen amaieran hasi eta XV. mendean zehar garatu zena. Gune hedatzailerik ez izateagatik nabarmentzen da, eta, ondorioz, dibertsitatea da nagusi. Arte flandriarraren garaikidea da.

Nolabaiteko krisi garai bat da, eta, beraz, aurreko garaiko eraikuntza enpresa handiak desagertzen dira. Iberiar Penintsulan, aldiz, loratze garai bat bizi izango da. Beste alde batetik, arkitektura erlijiosoak, tokia uzten die arkitektura zibil eta militarrari. Azokak, udaletxeak, jauregiak eta gazteluak izango dira protagonista

  1. Elhuyar hiztegia
  2. a b Zehazki hiztegia
  3. «gardun». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-01-25.)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne