Grabitazio unibertsalaren legea

Grabitazio unibertsalaren legea masadun gorputzen arteko elkarrekintza grabitatorioa deskribatzen duen lege fisikoa da. Isaac Newton-ek (1643-1727) formulatu zuen bere Philosophiae Naturalis Principia Mathematica lanean (1687an argitaratua), non, lehen aldiz, bi masek elkar erakartzen duten indarraren erlazio kuantitatiboa formula batez adierazi baitzuen.

Grabitaziozko erakarpen-indarrak elkarren aurkako noranzkoak dituzte, masen biderkaduraren proportzionala dira eta masen arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionalak.

Grabitazio unibertsalaren legeak dioenez, distantziara dauden bi objektuetan ( eta masakoak) modulu bereko erakarpen-indar bana sortzen da, biak masak lotzen dituen norabidean baina aurkako noranzkoetan, indarraren modulua masen biderkaduraren proportzionala izanik, eta distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala, hots:

Formula horretan ageri den horri grabitazio unibertsalaren konstantea deritzo eta balio hau du:

Grabitazioa da Lurreko gorputzen erorketaren kausa, baita zeruko gorputzen higiduren sortzailea ere, hala nola planeten, satelite naturalen eta satelite artifizialen higidurena.

Bestalde, grabitazioa da Naturan ezagutzen diren lau oinarrizko elkarrekintzetatik ezagututako lehena; beste hirurak elkarrekintza elektromagnetikoa, elkarrekintza nuklear ahula eta elkarrekintza nuklear bortitza dira. Artikulu honetan, mekanika klasikoaren barnean grabitazioak dituen ezaugarriak aurkezten dira, alde batera utzita, elkarrekintza honen izaera sakonago ulertzeko Einsteinek proposaturiko erlatibitate orokorraren teoria.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne