Greba

Greba deialdi-pankarta, Donostiako campusean (2009).
Ikasleak greban, Bordelen (2006)

Greba (frantsesezko 'grève' hitzetik), lanuzte edo, gutxitan, oporketa bat pertsona edo talde batek presio soziala egiteko asmoz ekintza bat edo batzuk egiteari uztea da, honen bidez helburu bat lortzeko asmoz.

Lan greba bat taldean burutzen den ekintza da, langile talde batek burutua. Langileek dagokien lanaren zati bat edo lanaldi osoa egiteari uzten diote. Gehienetan presio neurri gisa erabilia da enplegatzailearekin negoziazio prozesuan, lan-baldintzen hobekuntza bat lortze aldera. Bestelako helburuak lortzeko ere erabili izan ohi da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne