Greziako Aro Iluna

Brontze Aroaren suntsiketaren mapa.

Aro Iluna Greziako historiaren garaia da. Mizenastar zibilizazioaren suntsitzetik (K.a. 1200-1100 urtetatik) Aro arkaiko arte (K.a. VIII. mendera arte) doa. Urte horietaz oso informazio gutxi dago eta iturriak eskasak dira.[1] Orain arte aurkitutako aztarna guztien arabera kultura greziarraren dekadentzia eta atzeraldiko garaia da. Urte horietan ere, poliki-poliki, brontzea burdinaz ordezkatua izan zen.[2]

Aro Ilunaren kontzeptua ere Erdi Aroaren lehenengo urteak definitzeko erabili izan da. Espezialista batzuen ustez hasierako urte horiek kultura arloko itzalketa izan ziren eta hori definitzeko "Iluna" hitza erabili izan da. Izan ere, beste iritzien arabera, itzalketa hori ez zen eman, kultura desberdin baten garapena baizik.

  1. María José Hidalgo de la Vega, Juan José Sayas Abengochea, José Manuel Roldán Hervás. Historia de la Grecia Antigua, 73 or. Salamancako Unibertsitatea, 1998. ISBN 84-7481-889-3.
  2. https://www.lacrisisdelahistoria.com/la-edad-oscura-de-grecia/

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne