Groenlandiako Arroila Handia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | arroila |
Luzera | 750 km |
Zabalera | 10 km |
Sakonera | 800 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 79°N 46°W / 79°N 46°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Danimarkako Erresumako herrialde autonomo | ![]() |
Groenlandiako udalerri | Avannaata |
Groenlandiako Arroila Handia Groenlandiako izotz geruzaren azpian zulatutako arroilaren proposaturiko izena da, 2013ko abuztuaren 30ean Science aldizkarian Bristol, Calgary eta Urbinoko Unibertsitateen ikertzaileek aurkeztua.[1][2][3]
NASAren radar bati esker, izotz azpiko arroila erraldoia topatu zuten,[4] uharteko erdialdeko eskualdetik iparralderantz Ozeano Artikoraino eta Petermann glaziarreko fiordora zihoana. Izotz geruzaren ur basalak V itxurako harana sortu du.[4]
Guztira, arroilak 750 kilometro baino gehiagoko luzera, 800 metroko sakonera eta 10 kilometroko zabalera ditu, munduan inoiz topaturiko arroilarik handiena izanik.[5][6] Hala ere, Arizonako Arroila Handia eta Xizangeko Yarlung Tsangpo Arroila Handia sakonagoak dira. Litekeena da lau milioi urte izatea baina baita gehiago ere.