Guanajuato (Mexiko)

Guanajuato
Mexikoko herria
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
ProbintziaGuanajuato
AlkateaEdgar Castro Cerrillo (PRI)
Posta kodea36000
Geografia
Koordenatuak21°01′04″N 101°15′24″W / 21.0178°N 101.2567°W / 21.0178; -101.2567
Map
Azalera78 km²
Altuera1996
Demografia
Biztanleria194.500 (2020)
Metropolia171.709
Dentsitatea195,14 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1546
Telefono aurrizkia473
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakToledo, Salinas (Kalifornia), Ashland (Oregon), Cuenca (Ekuador), Habana Zaharra, Morgantown, San Miguel de Allende (en) Itzuli, Tepatitlán de Morelos (udalerria), Santa Fe, Alcalá de Henares, Arequipa, Avignon, Mexiko Hiria, Morelia, Oaxaca, Quebec Hiria, Spoleto, Umeå udalerria, Valparaíso eta Zacatecas (Mexiko)
http://www.gto.gob.mx/

Guanajuato Mexiko erdialdeko hiria da, Guanajuato estatuaren hiriburua eta Guanajuato udalerriaren herriburua. 2010ean hiriak 72.237 biztanle zituen, eta udalerriak 171.709.[1]

Mexikoko zilar meatzalde aberatsenetako batean dago. Hiriak arkitektura kolonialeko eraikin bikainak ditu. UNESCOk hirigune historikoa eta meatzeak Gizateriaren ondare izendatu zituen 1988an, Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak izenarekin.[2] Gaur egun, unibertsitateagatik eta bizitza kultural biziagatik ere ezaguna da. Azken horren adibide nagusia da Cervantesen Nazioarteko Jaialdia, Mexiko eta Latinoamerikako bilkura artistiko nagusietakoa.

  1. Instituto Nacional de Estadística y Geografía. Guanajuato: datos generales. (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
  2. Historic Town of Guanajuato and Adjacent Mines. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne