Hego Sudango bandera

Hego Sudango gobernuaren bandera.

Hego Sudango bandera Sudango Bigarren Gerra Zibilari amaiera eman zion Bake Itun Zehatza (Comprehensive Peace Agreement, CPA) sinatu eta gero Hego Sudanerako ofizial egin den ikurra da[1].

Lehenago bandera herrialdearen independentziaren alde hamarkada luzeetan borrokatu duen SPLA (Sudan People's Liberation Movement) mugimenduarena izan da. Funtsean Kenyako banderaren oso antzekoa da, triangelu urdin eta urre koloreko izar bat gehituta.

  1. Hego Sudango gobernuaren webgunea.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne