Hileta

XIV. mendeko errege-hileta.

Hileta hil den pertsona baten arimaren alde edo oroitzapenetan egiten den zeremonia da.[1] Ehorzketa baino lehen ospatzen dira, eta aldizka, euren heriotzaren urteurren bakoitzean. Figura nazional garrantzitsuentzat estatu-hileta egiten dute. Kultura bakoitzak bere errituak ditu hileta egiteko, normalean hildakoaren erlijioak agindutakoak. Kulturaren arabera, hiletaren barne dira ahukua, ehorzketa eta beste hainbat erritu.

Urte askotan zehar, hiletek, erlijioak markatutako tradizioa eta zeremonia izan dute. Urteak pasa ahala, aldatzen joan da eta gaur egungo testuingurura moldatua izan da. Hileta tradizionala da gure gizartean ohikoena, azken hamarkadetan gehien egin dena dela eta.

  1. Euskaltzaindia. Hileta. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne