Himno Nacional Argentino

Himno Nacional Argentino
Jatorria
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
TonoaSi bemol maior
HitzakVicente López y Planes (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaBlas Parera (en) Itzuli

Himno Nacional Argentino (euskaraz: Argentinako ereserki nazionala) Argentinako ereserkia da 1813tik. Beste zenbait izenez ere ezaguna izan da: hasieran Marcha Patriótica (euskaraz: Martxa abertzalea), gero Canción Patriótica Nacional (euskaraz: Kanta abertzale nazionala) edo Canción Patriótica (euskaraz: Kanta abertzalea), baina 1847az geroztik gaur egungo izena du. Sarritan, lehendabiziko lerroko hitzez ere ezagutzen da, hau da, ¡Oíd, mortales! (euskaraz: Adi, hilkorrak!)

José Mardones lantarondarra izan zen ereserki hau grabatu zuen lehen euskal hiritarra[1]; 1910eko azaroan grabatu zuten AEBetan.

  1. Ikus El himno argentino y Mardones artikulua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne