Hinduismo

Hinduismoa erlijio ohitura bat da, munduko zaharrenetarikoa da, India azpi-kontinentean sortu zena. Sinesleen artean, Sanātana Dharma (sanskritoz: सनातन धर्म) izena hartzen du, hau da, "Betiereko bidea" edo "Betiereko legea".

Fededunen kopuruaren arabera hirugarrena da, 1.000 milioi jarraitzaile baititu, kristautasuna (2.000 miloi inguru) eta islamaren atzetik (1.000 miloi baino gehiago). Fededun gehienak Indian bizi dira (900 miloi inguru), baina beste herrialdeetan ere badira hinduistak, hala nola, Bangladesh, Sri Lanka, Pakistan, Indonesia, Malaysia, Singapur, Maurizio, Fiji, Surinam, Guyana, Trinidad eta Tobago, Erresuma Batua eta Kanadan.

Beste erlijio nagusiekin alderatuz, hinduismoak ez du sortzaile bakar ezagunik, ezta hierarkia klerikalik ere. Mendeetan zehar idatzi zuten erlijiozko liburu ugaritik hartzen dituzte hinduistek beraien espiritualezko gida eta erlijiozko ohiturak, garrantzitsuenak antzinako Vedak izanik.


Sortzaile ezagunik ez izatez gain, hinduismorik ez eliza-erakunde zentralizaturik, ez erlijio-hierarkia bakar eta antolaturik, ez dogmarik, ez liburu sakraturik (Biblia eta Korana Kristautasunerako eta Islamerako duten antzera), ez teologia ofizialik, ez kultu adosturik, baizik eta bizitzeko estiloa, filosofia edo praktika. Definizio soziologiko batetik, hinduismoa eta hinduak dira indiar talde sozial baten barruan jaiotzen direnak, kasta bat, purutasunari eta ezkontzari buruzko arauen arabera jokatzen dutenak, eta derrigorrezko errituak jainkozinotasun hinduetako askori begira egiten dituztenak. Hinduismoa ez da erlijio proselitista, teknikoki inor ezin da hinduismora bihurtu, hinduista izateak esan nahi baitu onartutako kasta batean jaioa.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne