Homo

Homo
Pleistozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
SubfamiliaHomininae
Generoa Homo
Linnaeus, 1758
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakgiza gorotz

Homo gaur egungo gizakiak eta bere ahaiderik gertukoenak barnebiltzen dituen Primate hominidoen generoa da. Generoa orain dela 2,3 edo 2,4 milioi urte sortu zela uste da, Australopithecus arbaso batetik, ziurrenik Homo habilisen antza zuen izakiren bat. Uste denez Homo habilis litzateke Australopithecus garhiren zuzeneko oinordeko bat, orain dela 2,5 milioi urte bizi izan zen animalia bat. Bi espezieen arteko desberdintasunik handiena burmuin gaitasunaren areagotzea izan zen, 450 cc.tik 600 cc.ra. Homo generoan burmuin bolumena berriro bikoiztu zen Homo heidelbergensisean, orain dela 600.000 urte bizi izan zena. Hala ere 2010eko maiatzean Homo gautengensis izeneko espeziea aurkitu zen, oraindik zaharragoa litzatekeen espezie bat.

Homoren sorrera Olduvaiko industriaren sorrerarekin bat egiten du, eta, beraz, definizioz, Behe Paleolitoaren hasierarekin. Hala ere Etiopian aurkitutako hainbat ebidentziek esaten duten orain dela 3,39 miloi urteko harrizko tresnak ere badirela. Homoren hasierako pausoak Kuaternarioko glaziazioarekin batera eman ziren.

Homo sapiensa izan ezik, espezie guztiak desagertu dira jada. Homo neanderthalensis, tradizionalki azken ahaide gisa ezagutu dena, orain dela 24.000 urte inguru desagertu zen. Orain dela gutxi deskribatu den beste balizko espezie bat, Homo floresiensis, 2003an aurkitua, orain dela 12.000 urte desagertu zela dirudi. Denisovan aurkitutako Homininiak, 2010eko martxoan, beste arbaso baten aurrean koka gaitzake.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne