Igeriketa

Pertsona bat, igeriketan.

Igeriketa uretan mugitzea da, besoei, zangoei eta gorputzari eraginez eta hondoa ukitu gabe. Itsaso, ibai, erreka, aintzira nahiz igerilekuetan egiten da. Gizakiok flotatzeko gai gara, gure dentsitatea batez beste 0,98 g/cm3 delako; izan ere, uretan hondoratzeko 1 g/cm3-ko dentsitatea izan behar da. Hala ere, bi dentsitate horien arteko aldea txikia denez, urperatu gaitezke, ur gainean geratzen ez badakigu.

Itsaso, ibai, erreka, aintzira, igerileku edo bestelako ur masetatik hurbil dabiltzanentzat, bizirik irauteko eta larrialdietarako garrantzitsua da ur gainean egoten eta pixka bat igeri egiten jakitea; ezintasun berezirik ez duten pertsona guztiek ikas dezakete. Hala eta guztiz ere, jende askok ez daki; zaharrek, batez ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne