Ikonostasi

Deikundearen katedraleko ikonostasia, Kremlinean (Mosku).

Ikonostasi[1] bat (grezierazko εἰκονοστάσι(-ον), eikonostási(-on), "ikono tokia") erlijiozko margolan eta ikonoz osatutako horma da, eliza batean nabea eta santutegia banatzen dituena. Bizantziar errituko elizetan erabiltzen da, batez ere Eliza Ortodoxoan.

Aldarea eta eukaristiaren ospakizuna ezkutatzen ditu elizan bildu direnengandik, eta ikono sorta erakutsi ordena jakin bat jarraituz.

  1. Ikonostasi da, eta ez *Ikonostasio (ikus Euskalterm eta Zehazki hiztegiak).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne