Il Canto degli Italiani

Il Canto degli Italiani
Jatorria
Sorrera-urtea1859
Argitaratze-data1847
IzenburuaIl Canto degli Italiani eta Il canto degli Italiani
Ezaugarriak
Genero artistikoahimnoa
Hizkuntzaitaliera
TonoaMi bemol maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daNational symbols of Italy (en) Itzuli
HitzakGoffredo Mameli (en) Itzuli
LibretistaGoffredo Mameli (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMichele Novaro (en) Itzuli

IMSLP: Fratelli_d’Italia_(Novaro,_Michele) Edit the value on Wikidata
Goffredo Mameli

Il Canto degli Italiani[1] (euskaraz Italiarren kanta) Italiako ereserkia da. Herri izena, aldiz, Fratelli d'Italia da (euskaraz Italiako anai-arrebak), haren lehen bertsoak horrela dio eta. Goffredo Mamelik idatzi zuen Risorgimentoaren garaian, eta Michele Novarok jarri zion musika 1847an. Testuak sei estrofa eta lelo bat du, estrofa horien artean txandakatzen dena. Si bemol maiorren jotzen da 4/4 neurrian[2]. Seigarren estrofak lehenengoa errepikatzen du, aldaketa txiki batzuekin.

Abestia oso ezagun egin zen Risorgimentoan eta hurrengo hamarkadetan, Italiaren bateratzea eman zenean 1861ean nazio ereserki gisa Savoiako etxearen abestia zen Marcia reale d'ordinanza aukeratu bazuten ere. Finean, Il Canto degli Italiani oso errepublikazale eta jakobinotzat hartzen zen garai horretan, eta bestea monarkikoa zen. Mussoliniren diktadurapean, antifaxistek ereserkia erabili zuten faxisten Martxa Erreala (italieraz Fanfara Reale) edo Giovenezzaren aurka. Bigarren Mundu Gerraren ostean, 1946ko urriaren 12an, behin-behineko ereserki hautatu zuten, Italiako Errepublikak 2017ko abenduaren 4a ereserki ofizial izendatu zuen arte[3].

  1. Maiorino, Tarquinio. (2001). Fratelli d'Italia : la vera storia dell'inno di Mameli. (1. ed. argitaraldia) Mondadori ISBN 88-04-49985-0. PMC 48939641. (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
  2. «Il Canto degli Italiani» www.storico.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
  3. «Gazzetta Ufficiale» www.gazzettaufficiale.it (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne