Ilargiaren aldi

Eguzkiaren, Ilargiaren eta Lurraren kokapenak.
Ilargiaren aldiak:
1 - ilberria
2-3-4 - ilgora
5 - ilbetea
6-7-8 - ilbehera

Ilargiaren aldia Ilargiak itxura jakin bat duen denbora-tartea da. Itxura hau Eguzkiak argitutako Ilargi zatia da, Lurretik ikusia.

Eguzkiak Ilargiaren azaleraren erdia argitzen du (ilargi eklipseetan izan ezik) eta horregatik da distiratsua. Baina ikusgai den hemisferio argituaren zatia aldagarria da %100 (ilbetea) eta %0 (ilberria) artean.

Ilargiak bi ziklo nabarmen ditu, goranzko-beheranzko zikloa zerumugan gora eta behera ikusten duguna, eta ilberri-ilbete zikloa Eguzkiaren eta Ilargiaren kokapenen arabera Ilargia argiz betetzen eta husten ikusten duguna, ikusgarriena.[1] Hori dela-eta, ilargiaren aldiak denbora neurtzeko erabili izan dira antzinatik, eta egutegiak sortzeko erabili.

Ilargiaren faseak
  1. Jakoba Errekondo / Antton Olariaga (il.), Landareak Lantzen 2018 - Urte Osoko Gida-Liburua, Argia firme, ISBN: 978-84-697-5275-3, EAN: 9788469752753

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne