Iliada

Iliada
Akiles Patroklo artatzen, K.a. 500 aldean
Datuak
IdazleaHomero (K.a. 850-750)
GeneroaEpopeia
Jatorrizko izenburuaἸλιάς / Iliás
HizkuntzaAntzinako greziera
HerrialdeaAntzinako Grezia
Euskaraz
IzenburuaIliasena[1]
ItzultzaileaSalbador Barandiaran
Argitaratze-data1956
Iliadaren lehenengo lerroak.

Iliada (antzinako grezieraz: Ἰλιάς, Iliás) greziar epopeia da, K.a. IX. mende inguruan idatzia. Betidanik Homerok idatzia dela uste izan bada ere, teoria asko dira haren egileari buruz. Dena dela, mendeetan zehar ahoz aho gordetako kontakizuna izan zen, Homerok jaso zuena; Homeroren garaiaren aurreko esapide eta hitz ugari daudenez, teoria hori onartu da. 15.537 bertsoz osatuta dago, hexametro daktilikoetan onduak, eta 24 rapsodatan banatuta. Lanaren izena Troiaren izen grekotik eratorria da: Ilion.

  1. ILIASena, la Ilíada en euskera. Invocació.. in: De Troia a Ítaca. Detroiaaitaca.wordpress.com.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne