Intersexualitate

Intersexualitatearen bandera. Kolore horia eta morea hermafroditismorekin lotutako koloreak izan dira. Borobilak pertsona intersexualek bilatu nahi duten egoera islatzen du, hau da, intersexualek aldarrikatzen duten osotasuna, haien erabakitze eskubidea nor eta nola izan nahi duten erabakitzeko.[1]

Intersexualitatea pertsona baten sexu eta genitalen arteko desadostasunari deritzogu, ezaugarri biologiko maskulino eta femeninoen konbinaketa da, jaioberriaren sexu esleipena zaildu egiten delarik.[2][3] Pertsona hauek aldakuntzak dituzte kromosometan, hormonetan eta genitaletan, bigarren mailako ezaugarriak izateaz gain, adibidez, masa muskularra edo koipearen banaketa antzematen delarik.[4] Intersexualitatea lotuta dago sexuaren ezaugarri biologikoekin eta ez identitate sexualarekin, hortaz, alde batetik, intersexualen genitalek ez dute determinatzen emakume edo gizonak direnik, eta bestetik, intersexuala izateak ez du eraginik heterosexualak, gay-ak, lesbianak edo asexualak (beste askoren artean) izaterako orduan. Munduko biztanleriaren % 0,05 eta % 1,7 arteko populazioa ezaugarri intersexualekin jaiotzen da. [5]

Intersexualak diren pertsonak maskulino eta femeninotzat jotzen diren ezaugarri biologikoekin jaiotzen dira, bi sexuek eduki ditzaketen kromosoma eta genitalen konbinaketa delarik; ondorioz, intersexuala den pertsona bat jaiotzean zaila da sexu batean egokitzea. Honek arazo eta zalantza asko sortu dizkie ume intersexualen gurasoei. Hala ere, 2003an Alemania izan zen lehenengo Europar herrialdea gurasoei formularioetako eta ziurtagirietako sexuaren laukia ez betetzeko baimena ematen ziena. Ondoren, 2018 urtean Alemanian hirugarren generoa onartu edota ofizializatu zuten, zeinetan zehaztugabea den sexua edukiz gero “ezberdin” moduan aukeratu ahalko zen inprimakietan edo erregistro zibilean, zera, tradizionalki zeuden bi aukerekin batera (emakumea eta gizona) gobernu alemandarraren lege berri horren bidez hirugarren aukera gehitu zuen.[6] Honen bidez sexu zehazgabea duten jaioberrien ebakuntza bidegabeekin bukatzea bilatzen da. [7] Aitzitik, Alemania ez da izan herrialde bakarra hirugarren generoaren alde egin duena, adibidez, Australia, Zelanda Berria, Nepal, Pakistan, Bangladesh, India, Kanada, Amerikako Estatu Batuak, Malta eta Kenya bezalako herrialdeek ere habian jarri dute intersexualitatearen onarpen prozesua, erregistratzerako orduan “neutrala” edo “zehaztugabea” bezalako terminoak erabiliz. [8]

  1. Dia de la intersexualidad. (Noiz kontsultatua: 19/04/02).
  2. Intersexualidad. (Noiz kontsultatua: 19/03/23).
  3. ¿Qué es la intersexualidad?. (Noiz kontsultatua: 19/03/25).
  4. Ayala, Anylú. “¿Conoces a alguien intersexual? Te explicamos todo acerca de la intersexualidad. (Noiz kontsultatua: 19/03/24).
  5. Ficha de datos Intersex. (Noiz kontsultatua: 19/03/31).
  6. Intersexualidad: Alemania aprueba el tercer género. (Noiz kontsultatua: 19/03/23).
  7. De Benito, Emilio eta Müller, Enrique. «Alemania ‘crea’ un tercer sexo» El País (Noiz kontsultatua: 19/03/24).
  8. Eisele, Ines. En estos países se reconoce el tercer género. (Noiz kontsultatua: 19/03/23).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne