Irango bandera

Irango bandera
Irango bandera
Erabilera
Proportzioa 4:7
Erabakia 1980
Koloreak
Gorria
Zuria
Berdea

Irango bandera 1980ko uztailaren 29an erabaki zen Irango Iraultzaren ondorio gisa. Kolore berde, txuri eta gorria XVIII. mendetik erabili dira eta 1906tik aurrera kolore horiek erabili dira banderatan.

Ruhollah Khomeinik egindako Iraultzaren ostean banderatik lehoia eta eguzkia kendu ziren eta horren truke lau ilargi erdi jarri ziren ezpata baten inguruan. Gainera zuriak gorria eta berdea ukitzen duen lekuetan zuriz Allahu Akbar (Allah handia da) esaldia jarri zen 22 aldiz, 11 kolore bakoitzaren gainean, Bahmanaren (11. hilabetea) 22an ihes egin baitzuen xaak herrialdetik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne