Iraultza zientifikoa

Iraultza zientifikoa Aro Modernoan Zientzia Modernoaren sorkuntza azaltzeko erabili izan den kontzeptua da, XVI eta XVII mendeei dagokiena gehienbat, ideia berriek fisikan, astronomian, biologian (giza anatomia barne) eta kimikan antzinaroko eta Erdi Aroko ikuspegiak naturarekiko aldatu zuten eta zientzia modernoaren oinarriak finkatu zituzten. Gehiengoa dioen moduan, Iraultza Zientifikoa Europan hasi zen Errenazimenduaren bukaeran eta XVIII mendean zehar jarraitu zuen, mugimendu sozial eta intelektualean, Ilustrazioan, eragina izaten zuen bitartean. Data ziurrik ez dagoen arren, orokorrean 1543. urtea hasiera bezala hartzen da Kopernikoren De revolutionibus orbium coelestium argitaratu zelako.

Iraultza zientifikoaren lehen fasea, Aintzinako ezagutzaren berreskurapenean funtsatua dagoena, Errenazimendu zientifiko bezala izendatu daiteke. 1632. urtean bere momentu gorenera iritsi zela diote, Galileoren Diálogos sobre los dos máximos sistemas del mundo entseguarekin batera. Iraultza zientifikoaren bukera 1687ko ‘sintesi handia’-ri leporatzen zaio, hau da, Isaac Newtonen Principia-ri, mugimenduaren legeak eta grabitazio unibertsala formulatu zituen aipatutako obran eta horrekin kosmologia berri baten sintesia osatu zuen. XVIII mendearen bukaeran, iraultza zientifikoa ‘hausnarketaren aroa’-ri bidea eman zion.

Denbora askoan zehar zabaldu zen iraultza zientifikoaren kontzeptua, Jean Sylvain Bailly-ren obrarekin sortu zen XVIII mendean, bi etapen artean zaharra alde batera uzteko eta berria ezartzeko prozesuaren beharra ikusi zuen.

Alexandre Koyré filosofo eta historiagilea iraultza zientifikoa terminoa 1939 urtean aintzat hartu zuen garai hura deskribitzeko.  


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne