Islamismo

Jihad-aren bandera.

Islamismoa edo Islam politikoa (arabieraz al-'islāmiyya) inguru akademikoetan oso eztabaidatua den terminoa da[1]. Definizio batzuetan Islama ideologia gisa definitzen duten doktrina eta praktika politikoei ematen zaien izena da[2]. Beste batzuetan, musulmanen artean, islamiar legeak (xaria) gobernaturiko gizarte-motara itzultzea eskatzen duen mugimendu politiko, sozial eta erlijiosoa da[3]. Eztabaida akademikoan erabiltzen denean Islamismo hitzak ez du adierazten zein "ordena Islamiko" edo "xaria" ari den defendatzen, edo nola defendatzen dute aurrera eramatea euren proposamen politikoa[4]. Mendebaldeko komunikabideetan xarian oinarritutako estatuak ezarri nahi dituzten taldeak izendatzeko erabili da, askotan taktika biolentoekin eta giza eskubideen bortxaketarekin, eta fundamentalismoari lotutako esanahia hartu du. Mundu Islamikoan esanahi positiboa du bere defendatzaileen artean.

Islamismoaren korronte ezberdinek aldarrikatzen dute estrategia "iraultzaile" bat eraman behar dela aurrera gizartea Islamtzeko, estatu boterea erabilita; beste batzuek uste dute estrategia "erreformista" bat eraman behar dela, oinarriko mugimendu sozial zein politikoen bidez gizartea ber-Islamtzeko[5]. Islamisten artean ideia ezberdinak izaten dira garrantzitsuenak, hala nola xariaren ezarpena[6]; panislamismoaren batasuna, edo Estatu Islamiko bat[7]. Beste batzuek pentsatzen dute musulman ez direnen kanporaketa bultzatu behar dela, bereziki Mendebaldeko indar militar, ekonomiko, politiko, sozial edo kulturalak, ez dutelako uste Islamarekin bateragarriak direnik[6].

  1. (Ingelesez) Poljarevic, Emin. Islamism (definition, history and the development of the term): The Oxford Encyclopedia of Islam and Politics. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  2. «Islamist - Oxford Islamic Studies Online» www.oxfordislamicstudies.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  3. (Ingelesez) The Oxford Encyclopedia of the Islamic World. Oxford University Press 2009  doi:10.1093/acref/9780195305135.001.0001. ISBN 9780195305135. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  4. Martin, Richard C., editor.. Encyclopedia of Islam and the Muslim world. ISBN 9781786848161. PMC 1044647730. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  5. Roy, Olivier, 1949-. (1994). The failure of political Islam. Harvard University Press ISBN 0674291409. PMC 30473567. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  6. a b «Wayback Machine» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  7. Moten, A. Rashid.. (2015). Introduction to political science. CENGAGE Learning ISBN 9789670357423. PMC 957280552. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne