Jon Juaristi

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Jon Juaristi (argipena)»
Jon Juaristi

(2019)

Q67181044 Itzuli

2009 - 2013 - Rocío Albert López-Ibor (en) Itzuli

Cervantes Institutuko zuzendaria

2001 - 2004
Fernando Rodríguez Lafuente - César Antonio Molina

Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria

2000 - 2001
Luis Alberto de Cuenca - Luis Racionero
Bizitza
JaiotzaBilbo1951ko martxoaren 6a (73 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaGaztelueta Ikastetxea
Sevillako Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea, itzultzailea, poeta, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Valentziako Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Alcaláko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera
eleberria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Partidu Komunista
Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Euskadiko Ezkerra

Inguma: jon-juaristi-linacero Literaturaren Zubitegia: 624

Jon Juaristi Linazero (Bilbo, 1951ko martxoaren 6a) poeta, eleberrigile, saiakeragile eta itzultzailea da. Etakide ohia, orain espainiar nazionalista da.[1][2] Politikan aktiboki parte hartzen du, ETAren aurkako hainbat erakundetako kide da, maiz egiten ditu adierazpen gordinak eusko nazionalismoaren aurka,[3][4][5] eta DENAES (Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioa) eskuindarraren ohorezko patroietako bat da.[2] 2009ko urtarrilaz geroztik, lehendabizi Esperanza Aguirrek eta gero Ignacio Gonzálezek zuzendutako Madrilgo Erkidegoko gobernuan, Unibertsitateetako eta Ikerketako zuzendari nagusia da.[6][7][8][9] 2010eko abenduan, Patxi Lópezek zuzendutako Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu zuen,[10] eta horrek polemika handia sortu zuen Euskal Herrian.

« Juaristi, nik uste, gizon bikoitza da. Alde batetik oso gizon maitagarria da, oso atsegina, aurrez aurre bihotza emango lukeen horietakoa.

Baina Unamunoren ondorengo gehienek bezala, mamuak ditu barnean eta astindu egiten ditu. Baina mamu horiek Unamuno gaur egunean den bezain anakronikoak dira. Juaristik ez ditu bere mamuak sekula menperatuko. Ezin zaie irabazi, anakronikoak dira eta.

Juaristi balio handiko gizona da, baina bere mamuek ez diote aterabiderik ematen, bere espiral intelektuala beherakoa da eta ez gorakoa. Hogeita hamar urte zituenean orain baino pertsona interesgarriagoa zen, intelektual interesgarriagoa ere bai.

»
Bernardo Atxagak esana, 2002. urtean[11]
  1. «Un "nacionalista español" con imperativos éticos», La Verdad, 2007-03-03.
  2. a b (Gaztelaniaz) Jon Juaristiren biografia, Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioaren webgunean.
  3. Jon JUARISTI: «Ovejas: Hay en el nacionalismo vasco un turbio fondo animista y prelógico que tiende a aflorar en la vida parlamentaria», ABC, 2011-01-23.
  4. Ignacio CAMACHO: «Jon Juaristi: "El nacionalismo vasco es un proyecto de guerra civil"», ABC, 2003-02-09.
  5. Jon JUARISTI: «Amateurismo: Nunca es más grotesco el nacionalismo que cuando se reviste del espíritu de la seriedad», ABC, 2011-02-27.
  6. «Jon Juaristi, nuevo director general de Universidades», ABC, 2009-01-09.
  7. «Jon Juaristi, nuevo director general de Universidades e Investigación», Madrilgo Erkidegoaren webgunea, 2009-01-08.
  8. Europa Press: «Suspendido el acto de apertura de las universidades por las protestas de profesores y estudiantes», La Vanguardia, 2012-09-03.
  9. «Juaristi: "Entre las personas que protestaban había un grupo de profesionales de la bronca itinerante"», Onda Cero, 2012-09-04.
  10. «Patxi López confía en Jon Juaristi como asesor del euskera», La Voz Libre.
  11. Hasier ETXEBERRIA: Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan, Alberdania, 2002. ISBN 84-95589-41-9

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne