Jose Ignacio Hualde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ciudad Real, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen |
![]() |
Jose Ignacio Hualde (Ciudad Real, 1958-) nafar[1] hizkuntzalaria da, euskararen eta gaztelaniaren fonologian espezializatua. Irakasle da Illinoisko Unibertsitatearen Urbana eta Champaigneko campuseko Gaztelania, Italiera eta Portugalera Sailean eta Hizkuntzalaritza Sailean.[2]
Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordeko kide da, 1993an batzorde hori sortu zenez geroztik. Izan ere, euskara baturako aukeratu beharreko azentuari buruz egin ziren bi proposamen nagusietako bat izan zen Hualderena (Euskal azentu ereduen sailkapenerako, 1994); bestea Txillardegirena zen (Euskal Azentuaz, 1985, eta Ahoskera baturantz, 1992).[3] Bi proposamen horiek aski antzekoak dira: biak bat zetozen azentu nagusia bigarren silaban jarri behar dela oro har, nahiz eta arau orokor horretarako salbuespen eta xehetasunen batzuetan bat ez zetozen.[4]