Kapadozia

Artikulu hau Italiako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kapadozia (argipena)».
Göreme parke nazionala eta Kapadoziako labar guneak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Kapadoziako ikuspegia

Mota Biak
Irizpideak i, iii, v, vii
Erreferentzia 357
Kokalekua  Turkia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1985 (IX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Kapadozia[1] (grezieraz Καππαδοκία/Kappadokía eta turkieraz Kapadokya) Turkiako erdialdean dagoen eskualdea eta Anatoliako antzinako lurraldea da. Gaur egun Aksaray eta Nevşehir probintzien barruan dago nagusiki, izandakoaren zatia besterik ez delarik.

Historia eta kultura aberatsekoa izanda, herrialdeko turismoaren baliabide nagusietakoa da. Naturaren aldetik, erdi basamortuko paisaia ikusgarriak daude eskualdean, haizeak eta erosioak sortutako harri eta hondarrezko forma bitxiak erakusten dituena.

Hau guztia dela eta, UNESCOk 1985ean Gizateriaren Ondaretzat hartu zituen Kapadoziako inguruneak.

  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne