Konklabe

Kapera Sixtinoan elkartzen dira konklabea egitera.

Konklabea kardinalek aita santua aukeratzeko egiten duten bilera da. Bilera sekretua da eta bozketan oinarritzen da aita santuaren aukeraketa egiteko.

Konklabea egiteko lehenengo arauak Gregorio X.ak ezarri zituen Lyongo II. Kontzilioan (1274). Haren aurreko aita santua —Klemente IV.a— hil ondoren, kardinalak Viterbon bildurik, ez ziren ados jartzen erabaki bat hartzeko, eta eztabaidak 1268ko azaroaren 29tik 1271ko irailaren 1era iraun zuen. Hiriko agintariek jauregi batean giltzaperatu zituzten, harik eta aita santu berria aukeratu zuten arte.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne