Konposatu inorganikoen nomenklatura

Konposatu inorganikoen nomenklatura Kimika inorganikoaren elementu eta konposatuen konposizioa, egitura eta formakuntzak aztertzen dituen kimikaren arloa da. IUPACek zenbait arau aholkatzen ditu kimika inorganikoaren konposatuaren izendapenari buruz; IUPACen liburuari, liburu gorria ere deitzen zaio. Idealki, edozein konposatuk izen bat izan beharko luke, zeinetik nahasketarik gabe formula kimiko bat atera daiteke.

Konposatu inorganikoak, gehienbat, metalez osatuta egon ohi dira (M + EzM) non M-n metal baten katioia izango genuke, eta EzM-ean, ez-metalikoa den atomo baten anioia. Hala eta guztiz ere, ez-metalez soilik osatutako konposatu ez-organikoak daude (SiO2 adibidez). Horren arrazoia kimika organikoa karbono-karbono loturan oinarritzea da. Horregatik, ez-metalak ditugunean beste konposatu batzuk osatzen, kimika inorganikoaren barnean kokatzen ditugu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne